Artxiboa hilabeteka: Urtarrila 2012
Zer da zuretzat euskaraz bizitzea?
Oreretako Euskal Herrian Euskaraz taldeak 2011-2012 ikasturterako EUSKARAZ BIZI kanpaina abian jarri du. Euskararen kaleko erabilera eskasaz jabetuta, kanpaina honen xede nagusia herriko gazte zein heldu gure hizkuntzaren erabileraren garrantziaz kontzientziatzea izango da hilabete hauetan.
Euskararen erabileraren garrantziaz jabetzeko lehen pausoa, herritarrentzat EUSKARAZ BIZITZEA zer den, eta honen ildotik zituzten sentimen nahiz pentsamenduak biltzea ezinbestekoa dela ikusten dugu taldean. Hortaz, ORERETAKO EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ TESTUGINTZA LEHIAKETAren ideiari heldu genion. “Zer da zuretzat euskaraz bizitzea?” galderatik sor daitekeen testu oro izan daiteke lehiaketara bidaltzeko zilegi.
Jarraian lehiaketaren nondik norakoak irakur daitezke. Animatu eta parte hartu! Sari ugari daude!
Txillardegi hil egin da. Agur eta ohore!
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Euskal Herrian Euskarazeko sortzaileetako bat, zendu zen larunbatean. Euskalgintzari eta herri mugimenduari oro har egindako ekarpenak gizon handi egin zuten. Joan den urtean EHEk omenaldia egin zion, Euskal Herriari emandako guzia eskertzeko. Dolumina adierazi nahi diogu bere familia eta lagunei. Agur eta ohore!