Txillardegi hil egin da. Agur eta ohore!

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Euskal Herrian Euskarazeko sortzaileetako bat, zendu zen larunbatean. Euskalgintzari eta herri mugimenduari oro har egindako ekarpenak gizon handi egin zuten. Joan den urtean EHEk omenaldia egin zion, Euskal Herriari emandako guzia eskertzeko. Dolumina adierazi nahi diogu bere familia eta lagunei. Agur eta ohore!

Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, Euskal Herriko erreferenteetako bat izan da. 1927ko irailaren 27an sortu zen Donostian, eta handia izan da euskalgintzari eta herri mugimenduari oro har egin dion ekarpena. Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduko eragile euskaltzalearen sortzaileetako bat izan zen, eta gure hizkuntzaren defendatzaile sutsu izan zen bere bizitza osoan zehar. Euskararen egoeraz mintzatu zen Berriak egindako azkenengo elkarrizketan.

Joan den urtean merezitako omenaldia jaso zuen Txillardegik EHEren eskutik, otsailaren 12an Donostian egindako manifestazio nazionalean. Aurreskua dantzatu zioten eta bere bilobak EHEren logotipoa josita zuen txapela oparitu zion. EHEk euskal makila eta Txillardegiren beraren erretratua eman zizkion. Euskalgintzak estimatutako gizona, literaturan eta politikan aritu zen ere. Ekin eta ETA erakundeen sorreran parte hartu zuen, eta Herri Batasuna, Aralar eta Eusko Abertzale Ekintza alderdietan ere ibili zen.

Txillardegi joan den urtean EHEk eginiko omenaldian

Txillardegi joan den urtean EHEk eginiko omenaldian

EHEren agiria:

Egun ilun eta triste bezala gordeko dugu gaurkoa Euskal Herri euskaldunaren bidea jorratzen ari garenok. Izan ere, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Euskal Herrian Euskarazeko sortzaileetako bat, zendu da. Euskal kulturari, euskalgintzari eta herri mugimenduari oro har egindako ekarpenak gizon handi egin zuen gure Txillardegi. Urte bete ere ez da pasa iazko otsailean EHEk Euskal Herriari emandako guzia eskertzeko merezitako omenaldia egin ziotenik, eta joan egin zaigu jada. Joan egin zaigu, baina ez gaitu utzi; orain arte bezala, euskaltzaleon erreferente nagusien artean mantenduko baita etorkizunean ere. Irakasgai garrantzitsu asko utzi dizkigu Txillardegik. Orain besteoi dagokigu berak marrazten lagundutako bidean urratsak ematen jarraitzea.

EHEtik gure samina agertu eta dolumina adierazi nahi diegu bere sendiari eta lagunei. Agur eta ohore!

About these ads

Posted on Urtarrila 16, 2012, in Orokorra. Bookmark the permalink. Utzi erantzun bat.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

%d bloggers like this: