Artxiboa hilabeteka: Martxoa 2012
ORERETARROK MARTXOAREN 17an DONOSTIARA!!
Ondo jakingo duzuen moduan, Martxoaren 17an Euskaraz Bizi Eguna ospatuko dugu Donostian. Oreretako EHEk deialdia luzatzen dizue Oreretar guztioi egunean Donostiara hurbiltzeko. Egitarau oparoa dugu prest, haur, gazte zein helduentzat, egun osoan zehar. Beraz, ez dugu aitzakiarik, Oreretarrok larunbatean Donostiara!!
Herriko hedabideetan deialdi honen berri eman dute, Oarsobidasoako Hitzan agertu zen martxoaren 10ean egin genuen agerraldia eta Zintzilik Irratian elkarrizketa egin ziguten.
Oreretan Euskaraz Bizi nahi dugulako, Oreretarrok Martxoaren 17an Donostiara!!!
EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO! Martxoaren 17an DENOK DONOSTIARA!
Martxoaren 17an DENOK DONOSTIARA!!!
Hizkuntza komunitate minorizatua da euskal komunitatea, Euskal Herrian bizi garen hiru milioi biztanletatik laurdenak baino ez dakigu euskaraz. Euskal hiztun guztiak gara gazteleraz edo frantsesez elebidun, mendetako asimilazio prozesuaren ondorioz euskaldun elebakar gisa bizitzea ezinezko bihurtu ondoren. Gaztelera eta frantsesa bilakatu dira hizkuntza hegemonikoak Euskal Herrian, nazio hizkuntza den euskara menpeko bihurtuz. Horregatik, euskarak betetzen zituen ia funtzio guztiak erdarek betetzen dituztenez, euskaldunok bigarren mailako herritarrak gara gure herrian.
Erasoak eraso, euskaldun izateaz harro, garena izaten jarraitzeko nahia eta gogoa askotan erakutsi dugu euskaldunok. Honi esker, hamaika proiektu sortu ditugu ordezkapen prozesuari aurre egin, eta euskaraz bizitzeko nahiari hauspoa emateko.
NOR NAIZ? Azkeneko asteko irabazlea
Iritsi da bukaerara NOR NAIZ? lehiaketatxoa!!!
PERTSONAIA: Txillardegi
IRABAZLEA: Koko
NOR NAIZ? 3. pertsonaia
Dagoeneko ez dugu NOR NAIZ?-en inguruko inongo argibiderik eman behar, denek ezagutzen baituzue ekimentxo hau. 3. asteko pertsonaia eta irabazlea honakoak dira:
PERTSONAIA: AIZPEA GONEAGA
IRABAZLEA: ION ZUMALABE
4. pertsonaiko pistak tabernetan dituzue, mugi zaitezte! Azkena da eta!!