NOR NAIZ? 3. pertsonaia
Dagoeneko ez dugu NOR NAIZ?-en inguruko inongo argibiderik eman behar, denek ezagutzen baituzue ekimentxo hau. 3. asteko pertsonaia eta irabazlea honakoak dira:
PERTSONAIA: AIZPEA GONEAGA
IRABAZLEA: ION ZUMALABE
4. pertsonaiko pistak tabernetan dituzue, mugi zaitezte! Azkena da eta!!
Otsaileko 3.astean Aizpea Goenagaren inguruko pistak izan ditugu gure herriko tabernetan, eta aste honetan Ion Zumalabe-ri egokitu zaio saria, ZORIONAK!! Oreretar asko izan zarete parte hartu duzuenok, ez eman amore eta saiatu berriro azkeneko pertsonai bat badugu oraindik!!
Aizpea Goenagarentzako genituen pistak:
- Donostian jaio nintzen, 1959ko azaroaren 26an.
- Euskal telebistako telesailetan egin nituen nire lehen urratsak, Teilatupean bezalako saioetan.
- Etxepare euskal institutuko zuzendaria naiz 2010eko ekainetik.
- Antzerkigintzan, telebistan eta zinean lan ugari egina naiz; bai aktore, gidoigile naiz zuzendari gisa.
- Nire iloba ere zine munduan oso ezaguna da, Izarren Argia bezalako filmetan parte hartu du.
77tik 60k asmatu duzue… ZORIONAK PARTE HARTU DUZUEN ORERETAR GUZTIOI!!!
eta gogoratu…
ORERETAN EUSKARAZ BIZI!!!
Posted on Martxoa 5, 2012, in Euskaraz Bizi, Orokorra. Bookmark the permalink. Utzi erantzun bat.

Utzi erantzun bat
Iruzkinak (0)