Artxiboa gaika: Orokorra

GUK ESKOLA EUSKALDUNA!

Otsailak 16, larunbata

ELKARRETARATZEA 11:30ean Hezkuntza Delegaritza aurrean.

Ondoren GIZA-KATEA San Patricio ikastetxeraino.

GUK ESKOLA EUSKALDUNA!

IRAKASKUNTZA_DONOSTIA_web

ADMINISTRAZIOETAN EUSKARAZ!!

Asteburu honetan  Eusko Jaurlaritzak esleitutako lanpostu publikoak eskuratzeko azterketa egin behar izango du Hezkuntza eta Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoetara (LEP) aurkezten den herritar andanak. Ekainaren 15,16 eta 17an Barakaldoko BECen egingo diren oposaketek ez dute berrikuntza handirik ekarriko herri euskaldunari dagokionez. Zaharrak berri, beraz.

Oraingoan ere, euskaldunon hizkuntza eskubideak urratu egingo dira. Behin eta berriz huts egin duten euskara planak existituko ez bailiran, kontratazio-politikak ez du bermatuko langile berriek euren lana euskaraz egin edo administraziora hurbiltzen diren herritarrei ematen zaien zerbitzua euskaraz izatea.

Honen harira, Oreretako Euskal Herrian euskarazek hainbat aldarrikapen egin ditu Iztietako, Beraungo eta Lartzabalgo anbulategietan, “Euskaraz sendatu nahi dugu” “Osaquidecharekin euskara gaixo” lelopean.

Euskaraz bizi nahi dugulako, administrazioan euskaraz!

 

Oreretako Euskal Herrian Euskaraz

 

Lartzabalgo anbulategia

Beraungo anbulategia

Iztietako anbulategia

Iztietako anbulategia

 

ZER DA ZURETZAT EUSKARAZ BIZITZEA? TESTU-LEHIAKETA

Azkenean iritsi da eguna!!! Gaur testu-lehiaketako epai-mahaia azken bilkura egingo dugu, eta gaur bertan irabazlea aukeratuko dugu!! Oso zaila izan da eta izango da testu bakar bat aukeratzea, baina irabazlea bakarra izango da, beraz, oraindik ez galdu esperantza!! Eta bihar bertan, blog honen bitartez, irabazlea zein den esango dugu!! Animo ta zorte on guztioi!!

NOR NAIZ? Lehiaketaren sari-banaketa

Otsaileko hilabete guztian zehar, NOR NAIZ? Lehiaketa izan genuen herriko tabernetatik eta lau irabazle izan genituen.

Martxoan, sari banaketa egin genuen Arkaitza tabernan. Dagoeneko ederki disfrutatuko zuten ondo irabazitako gazta, irasagarra eta intxaurrak!!

Zorionak lauei!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

eta laister….NON NAGO? Lehiaketa!! Adi egon!!

NOR NAIZ? Azkeneko asteko irabazlea

Iritsi da bukaerara NOR NAIZ? lehiaketatxoa!!!

PERTSONAIA: Txillardegi

IRABAZLEA: Koko

Read the rest of this entry

NOR NAIZ? 3. pertsonaia

Dagoeneko ez dugu NOR NAIZ?-en inguruko inongo argibiderik eman behar, denek ezagutzen baituzue ekimentxo hau. 3. asteko pertsonaia eta irabazlea honakoak dira:

PERTSONAIA: AIZPEA GONEAGA

IRABAZLEA: ION ZUMALABE

4. pertsonaiko pistak tabernetan dituzue, mugi zaitezte! Azkena da eta!!

Read the rest of this entry

NOR NAIZ?

Otsaila guztian zehar, astero, pertsonai ezkutu bat izango dugu herriko tabernetatik!! Herriko 5 tabernetan, pista bana izango dugu!! Asmatu nor den eta sari baten zozketan sartuko zara!!

 

Eta gogoratu… ORERETAN EUSKARAZ BIZI!!

Txillardegi hil egin da. Agur eta ohore!

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Euskal Herrian Euskarazeko sortzaileetako bat, zendu zen larunbatean. Euskalgintzari eta herri mugimenduari oro har egindako ekarpenak gizon handi egin zuten. Joan den urtean EHEk omenaldia egin zion, Euskal Herriari emandako guzia eskertzeko. Dolumina adierazi nahi diogu bere familia eta lagunei. Agur eta ohore!

Read the rest of this entry

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.