GUK ESKOLA EUSKALDUNA!

Otsailak 16, larunbata

ELKARRETARATZEA 11:30ean Hezkuntza Delegaritza aurrean.

Ondoren GIZA-KATEA San Patricio ikastetxeraino.

GUK ESKOLA EUSKALDUNA!

IRAKASKUNTZA_DONOSTIA_web

ADMINISTRAZIOETAN EUSKARAZ!!

Asteburu honetan  Eusko Jaurlaritzak esleitutako lanpostu publikoak eskuratzeko azterketa egin behar izango du Hezkuntza eta Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoetara (LEP) aurkezten den herritar andanak. Ekainaren 15,16 eta 17an Barakaldoko BECen egingo diren oposaketek ez dute berrikuntza handirik ekarriko herri euskaldunari dagokionez. Zaharrak berri, beraz.

Oraingoan ere, euskaldunon hizkuntza eskubideak urratu egingo dira. Behin eta berriz huts egin duten euskara planak existituko ez bailiran, kontratazio-politikak ez du bermatuko langile berriek euren lana euskaraz egin edo administraziora hurbiltzen diren herritarrei ematen zaien zerbitzua euskaraz izatea.

Honen harira, Oreretako Euskal Herrian euskarazek hainbat aldarrikapen egin ditu Iztietako, Beraungo eta Lartzabalgo anbulategietan, “Euskaraz sendatu nahi dugu” “Osaquidecharekin euskara gaixo” lelopean.

Euskaraz bizi nahi dugulako, administrazioan euskaraz!

 

Oreretako Euskal Herrian Euskaraz

 

Lartzabalgo anbulategia

Beraungo anbulategia

Iztietako anbulategia

Iztietako anbulategia

 

ZER DA ZURETZAT EUSKARAZ BIZITZEA? Testu lehiaketa arrakastatsua!!

Oreretako Euskal Herrian Euskaraz taldeak “Zer da zuretzat euskaraz bizitzea?” testu lehiaketa martxan jarri zuen ikasturte honetan. Asko eta asko izan ziren jasotako testuak. Guztira 80 testu jaso genituen, 15 helduen mailan eta 70 gazteen mailan. Epai mahaia 5 kidek osatu genuen, Oreretako EHEko hiru kidek, Xenpelar Aek-ko kide batek eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko beste kide batek. Oso zaila egin zitzaigun arren, bi testu aukeratu genituen maila bakoitzeko. Hementxe dituzue irabazleak:

1. MAILA:

  1. Iñigo Legorburu, Laida Ofizialdegi eta Idoia Arbelaitz euren sariekin.

    Iñigo Legorburu, Laida Ofizialdegi eta Idoia Arbelaitz euren sariekin.

    Saria: Iñigo Legorburu

  2. Saria: Idoia Arbelaitz

2. MAILA (gazteen maila):

  1. Laida Oficialdegui
  2. June Ayestaran

ZORIONAK!!!

ZER DA ZURETZAT EUSKARAZ BIZITZEA? TESTU-LEHIAKETA

Azkenean iritsi da eguna!!! Gaur testu-lehiaketako epai-mahaia azken bilkura egingo dugu, eta gaur bertan irabazlea aukeratuko dugu!! Oso zaila izan da eta izango da testu bakar bat aukeratzea, baina irabazlea bakarra izango da, beraz, oraindik ez galdu esperantza!! Eta bihar bertan, blog honen bitartez, irabazlea zein den esango dugu!! Animo ta zorte on guztioi!!

NOR NAIZ? Lehiaketaren sari-banaketa

Otsaileko hilabete guztian zehar, NOR NAIZ? Lehiaketa izan genuen herriko tabernetatik eta lau irabazle izan genituen.

Martxoan, sari banaketa egin genuen Arkaitza tabernan. Dagoeneko ederki disfrutatuko zuten ondo irabazitako gazta, irasagarra eta intxaurrak!!

Zorionak lauei!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

eta laister….NON NAGO? Lehiaketa!! Adi egon!!

ORERETARROK MARTXOAREN 17an DONOSTIARA!!

Ondo jakingo duzuen moduan,  Martxoaren 17an Euskaraz Bizi Eguna ospatuko dugu Donostian. Oreretako EHEk deialdia luzatzen dizue Oreretar guztioi egunean Donostiara hurbiltzeko. Egitarau oparoa dugu prest, haur, gazte zein helduentzat, egun osoan zehar. Beraz, ez dugu aitzakiarik, Oreretarrok larunbatean Donostiara!!

Herriko hedabideetan deialdi honen berri eman dute,  Oarsobidasoako Hitzan agertu zen martxoaren 10ean egin genuen agerraldia eta Zintzilik Irratian elkarrizketa egin ziguten.

Oreretan Euskaraz Bizi nahi dugulako, Oreretarrok Martxoaren 17an Donostiara!!!

 

 

 

EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO! Martxoaren 17an DENOK DONOSTIARA!

Martxoaren 17an DENOK DONOSTIARA!!!

 

Hizkuntza komunitate minorizatua da euskal komunitatea, Euskal Herrian bizi garen hiru milioi biztanletatik laurdenak baino ez dakigu euskaraz. Euskal hiztun guztiak gara gazteleraz edo frantsesez elebidun, mendetako asimilazio prozesuaren ondorioz euskaldun elebakar gisa bizitzea ezinezko bihurtu ondoren. Gaztelera eta frantsesa bilakatu dira hizkuntza hegemonikoak Euskal Herrian, nazio hizkuntza den euskara menpeko bihurtuz. Horregatik, euskarak betetzen zituen ia funtzio guztiak erdarek betetzen dituztenez, euskaldunok bigarren mailako herritarrak gara gure herrian.

Erasoak eraso, euskaldun izateaz harro, garena izaten jarraitzeko nahia eta gogoa askotan erakutsi dugu euskaldunok. Honi esker, hamaika proiektu sortu ditugu ordezkapen prozesuari aurre egin, eta euskaraz bizitzeko nahiari hauspoa emateko.

Read the rest of this entry

NOR NAIZ? Azkeneko asteko irabazlea

Iritsi da bukaerara NOR NAIZ? lehiaketatxoa!!!

PERTSONAIA: Txillardegi

IRABAZLEA: Koko

Read the rest of this entry

NOR NAIZ? 3. pertsonaia

Dagoeneko ez dugu NOR NAIZ?-en inguruko inongo argibiderik eman behar, denek ezagutzen baituzue ekimentxo hau. 3. asteko pertsonaia eta irabazlea honakoak dira:

PERTSONAIA: AIZPEA GONEAGA

IRABAZLEA: ION ZUMALABE

4. pertsonaiko pistak tabernetan dituzue, mugi zaitezte! Azkena da eta!!

Read the rest of this entry

NOR NAIZ? 2. asteko irabazlea

NOR NAIZ? ekimentxoa aurrera doa!

Otsaileko 2garren asteko pertsonaia eta irabazlea:

PERTSONAIA: MIKEL LABOA

IRABAZLEA: MILA ALBERRO

Dagoeneko 3. pertsonaiaren pistak irakurgai dituzue tabernetan. Animatu eta parte hartu! Oraindik sari ugari eskuragarri dituzu!!

Read the rest of this entry

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.