ZER DA ZURETZAT EUSKARAZ BIZITZEA? Testu lehiaketa arrakastatsua!!
Oreretako Euskal Herrian Euskaraz taldeak “Zer da zuretzat euskaraz bizitzea?” testu lehiaketa martxan jarri zuen ikasturte honetan. Asko eta asko izan ziren jasotako testuak. Guztira 80 testu jaso genituen, 15 helduen mailan eta 70 gazteen mailan. Epai mahaia 5 kidek osatu genuen, Oreretako EHEko hiru kidek, Xenpelar Aek-ko kide batek eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko beste kide batek. Oso zaila egin zitzaigun arren, bi testu aukeratu genituen maila bakoitzeko. Hementxe dituzue irabazleak:
1. MAILA:
-
Saria: Iñigo Legorburu
- Saria: Idoia Arbelaitz
2. MAILA (gazteen maila):
- Laida Oficialdegui
- June Ayestaran
ZORIONAK!!!
ZER DA ZURETZAT EUSKARAZ BIZITZEA? TESTU-LEHIAKETA
Azkenean iritsi da eguna!!! Gaur testu-lehiaketako epai-mahaia azken bilkura egingo dugu, eta gaur bertan irabazlea aukeratuko dugu!! Oso zaila izan da eta izango da testu bakar bat aukeratzea, baina irabazlea bakarra izango da, beraz, oraindik ez galdu esperantza!! Eta bihar bertan, blog honen bitartez, irabazlea zein den esango dugu!! Animo ta zorte on guztioi!!
NOR NAIZ? Lehiaketaren sari-banaketa
Otsaileko hilabete guztian zehar, NOR NAIZ? Lehiaketa izan genuen herriko tabernetatik eta lau irabazle izan genituen.
Martxoan, sari banaketa egin genuen Arkaitza tabernan. Dagoeneko ederki disfrutatuko zuten ondo irabazitako gazta, irasagarra eta intxaurrak!!
Zorionak lauei!!!
eta laister….NON NAGO? Lehiaketa!! Adi egon!!
ORERETARROK MARTXOAREN 17an DONOSTIARA!!
Ondo jakingo duzuen moduan, Martxoaren 17an Euskaraz Bizi Eguna ospatuko dugu Donostian. Oreretako EHEk deialdia luzatzen dizue Oreretar guztioi egunean Donostiara hurbiltzeko. Egitarau oparoa dugu prest, haur, gazte zein helduentzat, egun osoan zehar. Beraz, ez dugu aitzakiarik, Oreretarrok larunbatean Donostiara!!
Herriko hedabideetan deialdi honen berri eman dute, Oarsobidasoako Hitzan agertu zen martxoaren 10ean egin genuen agerraldia eta Zintzilik Irratian elkarrizketa egin ziguten.
Oreretan Euskaraz Bizi nahi dugulako, Oreretarrok Martxoaren 17an Donostiara!!!
EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO! Martxoaren 17an DENOK DONOSTIARA!
Martxoaren 17an DENOK DONOSTIARA!!!
Hizkuntza komunitate minorizatua da euskal komunitatea, Euskal Herrian bizi garen hiru milioi biztanletatik laurdenak baino ez dakigu euskaraz. Euskal hiztun guztiak gara gazteleraz edo frantsesez elebidun, mendetako asimilazio prozesuaren ondorioz euskaldun elebakar gisa bizitzea ezinezko bihurtu ondoren. Gaztelera eta frantsesa bilakatu dira hizkuntza hegemonikoak Euskal Herrian, nazio hizkuntza den euskara menpeko bihurtuz. Horregatik, euskarak betetzen zituen ia funtzio guztiak erdarek betetzen dituztenez, euskaldunok bigarren mailako herritarrak gara gure herrian.
Erasoak eraso, euskaldun izateaz harro, garena izaten jarraitzeko nahia eta gogoa askotan erakutsi dugu euskaldunok. Honi esker, hamaika proiektu sortu ditugu ordezkapen prozesuari aurre egin, eta euskaraz bizitzeko nahiari hauspoa emateko.
NOR NAIZ? Azkeneko asteko irabazlea
Iritsi da bukaerara NOR NAIZ? lehiaketatxoa!!!
PERTSONAIA: Txillardegi
IRABAZLEA: Koko
NOR NAIZ? 3. pertsonaia
Dagoeneko ez dugu NOR NAIZ?-en inguruko inongo argibiderik eman behar, denek ezagutzen baituzue ekimentxo hau. 3. asteko pertsonaia eta irabazlea honakoak dira:
PERTSONAIA: AIZPEA GONEAGA
IRABAZLEA: ION ZUMALABE
4. pertsonaiko pistak tabernetan dituzue, mugi zaitezte! Azkena da eta!!
NOR NAIZ? 2. asteko irabazlea
NOR NAIZ? ekimentxoa aurrera doa!
Otsaileko 2garren asteko pertsonaia eta irabazlea:
PERTSONAIA: MIKEL LABOA
IRABAZLEA: MILA ALBERRO
Dagoeneko 3. pertsonaiaren pistak irakurgai dituzue tabernetan. Animatu eta parte hartu! Oraindik sari ugari eskuragarri dituzu!!
NOR NAIZ? 1go irabazlea
NOR NAIZ? ekimentxoa aurrera doa!
Otsaileko 1go asteko pertsonaia eta irabazlea:
PERTSONAIA: MAIALEN LUJANBIO
IRABAZLEA: AMAIA ARRUTI
Dagoeneko 2. pertsonaiaren pistak irakurgai dituzue tabernetan. Animatu eta parte hartu! Oraindik sari ugari eskuragarri dituzu!!



